Hasiera
GALDETEGIA
1) Zertan dago oinarrituta arrazoibidea?
a) Intentzionalitatean
b) Logikaren printzipioetan
c) Kontzientzian
d) Guztiak okerrak dira
2) Arrazoibidea printzipioetatik ondorioetara eratzen bada,...
a) Esperimentala deritzote
b) Induktiboa deritzote
c) Manipulatiboa deritzote
d) Deduktiboa deritzote
3) Piageten teoriaren arabera etapa prelogikoak bi etapaz osatuta dago, zeintzuk dira etapa horiek?
a) Aldi sensoriomotorra (0-2urte) eta operazio-aurreko aldia (2-7urte)
b) Aldi sensoriomotorra (0-4urte) eta operazio-aurreko aldia (4-8urte)
c) Aldi sensoriomotorra (0-6urte) eta operazio-aurreko aldia (6tik aurrera)
d) Guztiak okerrak dira
4) Lehenengo etapan, zenbat atal daude?
a) 4
b) 2
c) 6
d) 3
5) Eta bigarrena?
a) 4
b) 2
c) 6
d) 3
6) Erreflexuen aldian,...
a) Haurrak bere ikusmen-esparruan kokatzen ez dena irudikatzen du
b) Lehenbiziko eskemak sortzen dira
c) Haurrak ez du irudikatzen bere ikusmen-esparruan kokatzen ez dena
d) Funtzio sinboliko edo semiotikoa agertzen da
7) Non ematen dira intentzionalitatearen estreinako urratsak?
a) Bigarren mailako erreakzio zirkularretan
b) Barne errepresentazioen hastapenetan
c) Erreflexuen aldian
d) Bigarren mailako eskemen koordinazioan
8) Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak, ze hilabete bitartean ematen da?
a) 4-8
b) 12-18
c) 1-4
d) Guztiak okerrak dira
9) Operazio aurreko aldiaren ezaugarri hauetatik, zein da okerra?
a) Sentitze-mugitzeko adimenetik baino gehiago, barne eskema eta sinboloetan eroturiko inteligentziara pasatu da
b) Lehenbiziko inbarianteak mamitzen ditu
c) Pentsamendu egozentrikoa eta arrazoibide intuitiboa ditu
d) Umea oraindik ez ditu eskemak barneratzen ezta lengoaia menperatzen hasi ere
10) Pentsamendu transduktiboa honetan datza:
a) Umeak era ez-logikoan datuak lotzen ditu
b) Umeak era logikoan datuak lotzen ditu
c) Pentsamendua ez da deduktiboa, ezta induktiboa ere
d) "a" eta "c" zuzenak dira
11) Pentsamendu transduktiboaren bidez,umea...
a) Kasu konkretu batetik beste kasu partikular batera doa, ondorioz, maiz errealitatea ondo ulertzen du
b) Kasu konkretu batetik beste kasu partikular batera doa, ondorioz, maiz errealitatea gaizki ulertzen du
c) Kasu partikular batetik beste kasu konkretu batera doa, ondorioz, maiz errealitatea gaizki ulertzen du
d) Kasu partikular batetik beste kasu konkretu batera doa, ondorioz, maiz errealitatea ondo ulertzen du
12) Pentsamendu intuitiboan, umeak transduktiboan baino...
a) Esperientzia gehiago du
b) Lengoaia zuzenago darabil
c) Baieztapen logiko egokiak egiteko gauza da
d) Guztiak zuzenak dira
13) Lau eta zazpi urte bitartean (pentsamendu intuitiboa) ondo ulertzen ditu egoera sinpleak, baina zailtasunak agertzen dira egoera zailagoak ulertzeko. Noiz agertzen dira zailtasun horiek?
a) Operazioak egiteko
b) Serieak egiteko
c) Sailkapenak egiteko
d) "b" eta "c" zuzenak dira
14) Aldi sensoriomotorra eta operazio-aurreko aldia, ze aro osatzen dute?
a) Arrazoibide ez-logikoa aurreratuen aroa
b) Arrazoibide intuitiboaren aroa
c) Arrazoibide prelogikoaren aroa
d) Arrazoibide logiko atzeratuen aroa
15) Arrazoibide logikoa Piage-ek bi aldi nagusitan banatzen ditu, zeintzuk?
a) Operazio konkretukoa eta operazio formalekoa
b) Operazio sentsorialekoa eta operazio konkretukoa
c) Operazio konkretukoa eta operazio logikoa
d) Guztiak okerrak dira
MAPA KONTZEPTUALA
Begiratu nire mapa
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.